Aurten ere ederto atera da Berdintxiketan bikotekako lasterketa mistoa.
Izaro Rubio eta Michel Kuadrado irabazle Berdintxiketan lasterketan
2012-05-12 12:26:19 Irati Goitia
Berdintasuna sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatutako Berdintxiketan Berdintasunaren aldeko II. Lasterketa Mistoa jokatu zen atzo arratsaldean Oñatin.
ARGAZKI GALERIA
Bikote mistoetan jokatzen den lasterketa da, izan ere, helburua berdintasuna sustatzea da. “Emakumeak kirola egitera animatzea da nahi duguna. Izan ere, normalean horrelako lasterketetan mutil gehiagok hartzen dute parte eta ea eurek neskak animatzen dituzten. Hala ere, badakigu emakume askok hartu nahi zutela parte eta mutil bila ibili direla” adierazi digu Eunate Elio antolakuntzako kideak.
Guztira, 43 bikote animatu ziren korrika egitera. Hala ere, badago banaka parte hartzeko aukera ere; eta hala, 90 lagun izan ziren orotara.
Garrantzitsuena parte-hartzea
Bost kilometroko ibilbidea egiten lehenak Ordizitik etorritako Izaro Rubio eta Michel Kuadrado izan ziren; 19:54ko denbora egin zuten. 19 segundora sartu ziren Naiara Casi eta Iban Estebez bigarrenak. Atzean zituzten David Gomez eta Nerea Arregi hirugarrenak.
Garrantzitsuena, baina, parte-hartzea da eta helmugara iristen azkenak izan zirenek ere izan zuten saria: Guztiz Eder estetika zentroan masajea.
Antolatzaileak pozik
Eliok amaieran adierazi zigun: “Oso giro polita izan da, plazan jende asko egon da korrikalariak animatzen. Antolakuntzan ere ez dugu arazorik izan. 100 lagun elkartuko genituela uste nuen, baina pozik gaude lortutakoaz”.
Sailkapena
Dorsala Denbora
1 629 19,54 Izaro rubio lasa michel kuadrado de la fuente
2 612 20,13 naiara casi presa iban estebez andres
3 605 20,17 David Gomez Davila Nerea Arregi Sagasta
4 628 21,08 Unai Presedo Olatz arzubialde
5 601 21,3 MAIALEN SAN SEBASTIAN XABAT IBARBIA
6 624 21,32 Amaia Bernal Arregi Asier Olasagasti korta
7 626 21,57 Egoitz Asurabarrena
8 642 23,18 Lander beloki Alazne elkorobarrutia
9 618 23,18 AGURTZANE ARRIOLA DIEZ ANTTON ARIZMENDI CORTABERRIA
10 637 23,55 Mikel azkorbebetia Jone elorza
11 619 24,22 lukene igartua Joxe mendiola
12 620 24,58 Marije zubizarreta Iker arregi
13 603 25,42 Ana Isabel Urmeneta Mondragon German Aginagalde Elexpuru
14 621 25,45 Ibarrondo Uriarte Asun Juaquin arrollo
15 625 26 arejola.leiba viteri ane Ruiz de austri otadui Luis
16 611 26,02 Susana Arrese Murguzur Joxe Aranzadi Martin
17 608 26,02 Susana Azpitarte Sanchez Iñigo Diaz Otxoa
18 609 26,12 Amaia Bikuña Zugasti Ander Moyua Yarza
19 616 26,2 Maribel Markuleta Larrea Jose Ramon Viana Erle
20 638 26,26 Enrique alonso Arantxa leturiaga
21 607 26,31 NEKANE MAIZTEGI UGARTE FELIX SANCHO ORUETA
22 622 26,56 Ibarrondo uriarte mari jose Iñaki arenaza
23 614 27,11 Iker Sobron Polancos Leire Igartua Goitia
24 615 27,11 Nestor Arana Arexolaleiba Ane Antia Juaristi
25 610 27,29 IKER BADIOLA ETXABURU MAITE UNZURRUNZAGA ALTUBE
26 627 27,38 Jasone Elorza Biain Asier osinaga
27 641 28,25 aratz losaga alaitz agiriano
28 630 28,41 aitziber etxebarria-arteun Jon mikel larrañaga
29 634 28,46 Ane berezibar
30 635 28,5 Marta leturia Gilen gomez
31 606 29 Amaia Ayesta Ugarriza Jose Angel Aguirre Murguzur
32 639 29,01 Aintzane agiriano Iban rodriguez
33 633 30,19 Maider arregi Ibai amenabarro
34 640 30,29 Angel maiztegi Lorea bian
35 643 31,19 Ana santos Rafa altuna
36 636 32,04 German mirassou Raquel regueiro
37 632 32,33 Imanol elorza Garbiñe beitia
38 617 33,1 Nekane Morales Jose Luis Alonso
39 604 33,32 Garmendia Garmendia
602 Iñaki Arenaza Bengoa Trini Blázquez Díaz
631 Jolanda vILLE Iban Perez
613 Miren Urkiola Serrano Aitor Ugalde Aroztegi























